lunes, 15 de marzo de 2010

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA GEROA LANDUZ


Amurrion (Araba) eta Aiara Bailaran ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia “Euskal Eskola Publikoa geroa landuz” lemapean. Ohiko denez, ekainaren aurreneko igandean izango dugu hitzordua, ekainaren 6an beraz. “Landuz” hitzak esanahi desberdinak ditu jai honentzat. “Etorkizuna landu”: hezkuntza gaur egun bultzatu etorkizunean lortu nahi duguna eskuratzeko eta iraunkortasuna sustatu. “Lurra landuz” ideiari lotuz, bestalde, natura eta ingurunea zaindu. Etorkizuna izan nahi badugu, hainbat arlo landu behar dugu gaur egun: gure eskola, gure ingurunea, elkarbizitza, berrikuntza, euskara, kultur aniztasuna eta beste hainbat.

No hay comentarios: